Eguraldi ederra eta giro polita larunbateko rugby partida batetaz gozatzeko. Gure mutilen aurrean talde indartsu bat zegoen, Gernikako basurdeak. Partida berezia zen Nerbioirentzat, alde batetik, urtetan gure eskolako haurrek Gernikarekin batera jolastu izan dituzte partidak, eta bestetik, Fernan, gure entranatzailea, bertan aritutako izan da urteetan. Etxekoak irudi ona emateko gogo biziz egin zuten salto zelaira.
Erasoan izandako eraginkortasunari esker, kanpokoek eraman zuten garaipena, emaitza eroso batekin, 0-53. Gernikarrak posesio gehienaren jabe izan ziren eta meleak erraz irabazten zituzten (gureen teknika faltaren ondorioz). Etxekoek bestalde, nahiz eta hobekuntza igarten den partida batetik bestera, baloia azkar jokatzeko zailtasunekin jarraitzen dute, eta fase gutxitan mantentzen dute bere jabetza.
Hala ere, ez zen inola ere partida erosoa izan. Gure taldeak kementsu defendatu zuen bere entsegu marra, eta Gernikak lortutako puntu bakoitza lan asko egin ondoren heldu zen. Gureek denboraldi osoan zehar falta izan zaien agresibitate puntua berreskuratzea lortu zuten eta zenbait fasetan estu eta larri hartu zituzten basurdeak. Hori da jarraitu beharreko bidea. Bultza Nerbioi!