Berriz ere jendez justu abiatu zen gure taldearen espedizioa arrasatera. 16 jokalari soilik ligako txapeldunari aurre egiteko.
Aldez aurretik espero zen bezala, etxeko taldeak bere jokoa gauzatzeko erraztasun ugari eduki zituen. Batez ere, gureei falta izan zitzaien agresibitate puntuaren eta orden taktikoaren ondorioz. Markagailua azkar jarri zuten beraien alde eta emaitza horren islada garbia, 83-0.
Hala ere, detaile positiboak ere atera ziren larunbateko partidatik. Alde batetik, fase gehiagotan zehar mantendu ahal izan zuten baloiaren posesioa eta irekitzerako orduan pase gehiago egiteko gai izan ziren gure gazteak.
Hobekuntza prozesua aurrera doa eta gogo eta diziplinarekin bide egokia jarrai daiteke. Bultza Nerbioi!