15 gizonez osatutako espedizioa joan ginen larunabatean gasteizera, berriz ere justuan, aldaketarik gabe Gaztedi taldeari aurre egiteko. Arratsalde eguzkitsua zegoen Gamarran eta zelaiak egoera ezin hobea aurkezten zuen.
Partida hasi eta Gaztedikoek berehala bere jokoa gauzatzeko ahaleginei ekin zioten eta emaitza positiboak lortuz. Bigarren zati guztia jokalari bat gutxiagorekin jokatu ondoren (Alexen lesioaren ondorioz), behin entsegu lerroa zeharkatuta gure jokalariari baloia erori ondoren eta mila eta bat avant egin ondoren, 27-0 bukatu zen partdua.
Porrot gogorra Nerbioirentzat, emaitza ez baitzen izan merezitakoa, taldeak partiduko zenbait fasetan erakutsitako jokoak zerbait gehio merezi baitzuen. Hala ere, gure akatsen eta Gaztediren asmatzeen ondorioz etorri zen emaitza. Aipatzekoa da baita, touch eta meleetan hobekuntza bat nabaritu zela, baloi gehiago mantentzeko gai izan ginen. Bestalde, hobetzeko geratzen zaigu, aste honetan ere, erabakitasunez eta agresibitate gehiagorekin jolakatzea; fase askotan begira geratzen gara 4-5 jokalarik egiten duten lanari, batez ere defendatzeko orduan.
Asteburu honetan Arratiko taldearen kontra jokatuko dugu, larunbatean Erreforrean 16.30ean. Hurbil zaitezte rugbyaz gozatzera. Bultza Nerbioi!