Urriaren 5a, larunbata, arratsaldeko 16.30ak, Nerbioi bere lehen partida ofiziala jokatzeko prest. Aste osoan zehar jendez oso justu entrenatzen ibili ondoren, partidarako soilik 15 jokalari zeuden, aldaketarik gabe partida luzea izango zela argi zuen taldeak.
Aurrean Zaisa Txingudi taldea zegoen, talde oso gogorra, aurrelari pisutsu eta 3/4 trebearekin. Irundarrak ligan 3. postua lortzetik zetozen pasaden denboraldian, eta zenbait jokalari Frantsesekin beraien 15ean.
Partidua hasi eta bereahala ikusi zen kanpokoen nagusitasuna, gureak partida ia osoa pasa zuten Irundarren erasoei eusteko ahaleginak egiten eta obalaren jabe zirenean oso zaila zen metroak irabaztea. Azken emaitza 0-75ekoa izan zen, emaitza argia eta gogorra, baina kontutan izanda gure jokalarien esperientzia murritza, ez da urrundik ere ilusioa galtzekoa. Taldea jokua erakusten hasi zen baloiaren jabe zenean, alde batetik bestera mugitzen zenbait fasetan. Bestalde, aipatzekoa da beste partida batzuetan erakutsitako, eta talde honen ikur bihurtu den, agresibitatea falta izan zela. Hala ere, ez zen urrundik ere itxura txarra erakutsi. Talde oso gaztea da eta ikasteko prest dagoena. Eskertzekoa ere partida ikustera hurbildu zen jende guztia. Bultza Nerbioi!