Dena hasteko prest! Larunbat honetan, urriaren 3an, jokatuko du gure taldeak bere lehen partida ofiziala. Bi aste jendez oso justu entrenatzen ibili ondoren (lesio ugariren erruz) eta larunbaterako jokalariz oso mugatuta egon arren, ilusioa eta gogoa ez da faltako.
Aurrean Irungo Zaisa Txingudi taldea izango dugu, talde oso gogorra, pasaden urtean ligan 3.en postuan sailkatutakoak. Hala ere, energia eta pasioa ez da gure jokalarietan faltako. Dena emateko prest gaude eta espero dugu ahalik eta jende gehien hurbiltzea larunbatean Erreforrera 16.30tan. Bultza Nerbioi!