Rugbya nagusi Amurrion larunbatean, jende ugari agertu zen Erreforrean gure taldearen denboraldiko lehen etxeko partida ikustera. Giro itzela eta lagun berri ugari zelaian.
"Triangularra" jokatu zen Gaztedi eta Urgozo taldeekin. Eguna hasteko Urgozorekin jolastu genuen 40 minutuko lehen partida. Taldea gogotsu irten zen, betikolez energiaz aberats, eta intentsidade ugari jarri zion jokoari. Intentsidadea, landutako jokaldiak ondo irtetea eta egindako lan izugarriari esker garaipena lortu zuen gure taldeak, 17-3ko emaitzarekin. Ivanek zuloa aurkitu eta barrura arte sartuta eta Gotzonek birritan "touch"-tik sortutako "maul"-etatik lortu zituzten 3 entseguak, Igarkik behin transformatzea lortu zuen.
Bigarren partida, bestalde, ez zuen aurrekoarekin zer ikusirik izan. Segidan jokatzea tokatu zitzaigun, taldea nekaturik zegoen eta joko ikusgarriko Gaztediren kontra minutuak luzeak egin zitzaizkigun. Hala ere, taldeak jarrera mantendu zuen azken minutura arte, nahiz eta ordena eta emaitza guztiz galduta egon.
Azken partidan Gaztedik Urgozori irabazi zion baita, bigarren hauek irudi oso ona emanda. Beraz, Gaztedi irten zen Amurrioko lehen rugby "triangular"-etik garaile, joko oso ona erakutsiz.
Aipatzekoa da ere, larunbatean Nerbioi Rugby Elkarteak bere historiako lehen partida irabazi zuela. Etorkizun oparoa eta jarrera oso ona duen talde bat lortu da, taldekieak baino gehiago lagunak direnak. Bultza Nerbioi!!