Iraila hasita, eskolarekin batera, 2015-2016 rugby denboraldia ere hasi da. Asteburu honetan denboraldiko lehen rugby partida izango dugu etxean. Erreforrean jokatuko da "triangularra" larunbatean, irailaren 19an. Rugby ikuskizun honetan Gaztedi (Gasteiz) eta Urgozo (Zornotza) taldeek hartuko dute parte Nerbioirekin batera.
Pasaden astean Bilbon jokatutako partidaren ondoren (39-5 galduta), taldea hobetzen eta ikasten jarraitzeko izugarrizko motibazioarekin dago, jokoan gauza onak ikusi baitziren.
Erreforrera hurbiltzen diren zale eta lagun guztiei rugbyaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko zaie. Bultza Nerbioi!