Aurten, Amurrioko jaietako egitarauaren barruan Su Gozotan Gastronomia Elkartearen eskutik II. Marmitako lehiaketa topa dezakegu .
Iaz bezala, Abuztuaren 14an ospatuko da Juan Urrutia plazan. Goizeko 9:30tan hasita, partehartzaileek 13ak arte izango dute euren lapikoak aurkezteko. Gehienez ere 30 taldek partehartu ahal izango dute lehiaketan, izena emateko epea Abuztuaren 7an bukatzen delarik. Bertan partehartzeko bide eta arauak www.sugozotan.com orrialdean topa daitezke.
Txapelketa bi kategoriatan banatua egongo da. Alde batetik sari orokorrak izango ditugu eta bestetik koadrila eta bertakoentzat bereziki bideratuko dena.
Sari banaketa aldiz, 14ak aldera ospatuko da. Txapelketaren ostean, nahi duten lehiakideek bazkaltzeko aukera izango dute, horretarako aulki eta mahiekin egokituta egongo den gunean.