Amurrioko Gazte Asanbladak herrian urte osoan, eta batez ere udan dagoen egoera aspergarria ikusita, kanpaina berria jarri du martxan. Horretarako gazteon artean ezaguna zaien"me Amurrio" lema hartu, buelta eman eta "ya no me Amurrio" kanpaina sortu du. Kanpaina honen helburua Amurrio berpizetea da, eta momentuz, proiektua nola doan ikusteko asmoz asteazkenekin hasi dira. Asteazkenero 18:00etan ekintza ezberdinak burutuko dira herriko plazan, eta 22:00etan, duela urte batzuk egiten zen ekintza bat berpizteko, zinema egingo da San Anton plazan.
"Amurritzen zaren horietako bat izanez gero" diote, animatu eta parte hartzeko deia luzatzen dute.
- UZTAILAK 23: Musika Tailerrak
- UZTAILAK 27 (17:00etan): Futbito txapelketa
- ABUZTUAK 3: Euskal dantza ikastaroa
- AMURRIOKO JAIAK: begiratu jai herrikoien programa
- ABUZTUAK 24: Bertso-triki poteoa Larraberaino
- ABUZTUAK 31: Batukada tailerra eta kalejira
Eta ez ahaztu, asteazkenero 22:00etan ZINEMA!