Iazko arrakasta ikusita, Jai Batzordeak kale antzerkien emanaldien aldeko apustua egingo du aurten ere, lau konpania ezberdinekin.
Abuztuaren 15ean Larrinaga Kalean Irrwisch Theather talde austriarrak “Die Garnnies” "Amonak" antzezlana aurkeztuko digu. Lau atso latsagabek gidatutako lan honek arrakasta handi izan zuen Arrigorriagan ospatutako Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdian estreinatu zutenean.
Abuztuaren 16an Bot Projet talde katalandarrak ikuskizun akrobatikoa eskeiniko digu.
Abuztuaren 17an bi lan ezberdin izango ditugu ikusgai. Kataluniako konpania gazteenaren ikuskizunik onenari eskeintzen zaion Zirkolika saria irabazi duen Daronai taldeak “1, 2, 3, poma!” ikuskizuna dakar Amurriora.
Jaiak agurtzeko aldiz, Iguarrakoa agurtzen dugun bitartean, Juan Urrutia enparantzan Deabru Beltzak taldeak “Otsoak” lanarekin datorkigu, duela 800 urte Hamelinen izanako gertakizunak txontxongilo bidez erakitsuko dizkigute.