Aiarako kiroldegiko obrak bi urtez geldirik

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Mendia 2011ko mar. 12a, 08:00

EAren ustez, Aiarako kiroldegiaren proiektua udalak aurkeztutako inbertsiorik nagusiena da. Salatzen dutenez, kiroldegiaren kokapena (udal igerilekuen ondoan) bai eta eredua ere EAJk erabaki zituen, gainontzeko alderdiak (orduko Batasuna, PP eta EA), batzorde administratiboak edota herriko kirol taldeak kontuan hartu gabe.

EAren ustez Aiarako polikiroldegiaren proiektua udalak aurkeztutako inbertsiorik nagusiena da. Salatzen dutentez, polikiroldegiaren kokapena  udal igerilekuen ondoan, zein eredua EAJk erabaki zituen, gainontzeko partiduak (orduan Batasuna, PP eta EA),batzorde administratibo edota herriko kirol taldeak kontutan hartu gabe.
EAk beti jarri ditu zalantzan bai kokapena zein udalak aurkezten zuen inbertsio eredua. Ez zaie, Lauren Uriaren hitzen arabera, logikoa iruditzen horrelako azpiegitura bat proposatzea Aiara bezalako herri batean, are gehiago kontutan hartua bere biztanleria 24 herritan banatua dagoela eta ia %70a Luxaondo eta Respalditzan kokatua dagoelarik. Luxaondoren kasuan planteatzen zaio 8 kilometrotara kokatuko lizatekeen polikiroldegia jartzea, Amurriokoa eta Laudiokoa gertuago dituelarik, erabiltzaile gehiago dituzten heinean eskaintza handiagoak dituztela kontutan gabe. Horregatik euren palntamendua hainbat inbertsio egitea zen, Aiara osotik banatu, eta horrela biztanleek gertuago eta eskuragarri izango lituzketen azpiegitura gehiago eraiki.
Herri guztietatik urrun dagoen arren, garraiobide publikorik ez izan arren eta oinez bertara heltzeko zailtasunen gainetik EAJk proiekturaekin aurrera jo zuela kritikatzen dute. Egitasmoarekin hasi ziren legealdiaren hasieran, eta lau urte beranduago hasieran baino okerrago daudela diote. Obra bi urte daramatza geldirik. Argitzeko dauden arroziak medio, orain arte eraikitakoa bota eta berriz ere hasieratik hasi behar da lanekin. Lan hauek burutzeko udalak 700.000€ko kreditua eskatu behar izan du. Atzera bueltarik gabeko egoeraren aurrean egonik, izan ere lanen zuzendaritza eta egitasmoaren idazleen kontrako erraklamazioa aurkeztua dago, eta udalak jasotako Foru Planaren inbertsioak gastatu dituela azaldu nahi dute..
Horregatik guztiagatik, biztanleengan han kostu handia suposatu eta hartutako erabaki okerren aurrean, gobernu taldearen dimisioa beharrezkoa dela uste EAko taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide