Ginekologia arreta eskasa Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Mendia 2011ko ots. 16a, 18:40

EAJren eskutik osasuneko sailburu Bengoa jaunak jasotako kontu eskatzea lotsagabekeria galanta iruditzen zaio Amurrioko Ezker Abertzaleari. “Are gehiago, Inclan jauna sailburu zela 2007. eta 2009. urte bitartean talde honek aurkeztu eta aho batez onartutako mozioari muzin egin ostean”.

“EAJko sailburuak erakutsitako geldotasunaren aurrean, Ezker Abertzaleak 2010ean pauso bat harago joan eta Aiarako Koadrilan gehiengoz eta PSOEren abstentzioarekin aprobatu zen mozio bera aurkeztu zuela” gogorarazten dute.

2011 honetan, EAJko biltzarkide batek PSOEkoa den Bengoa sailburuari Aiarako eskualdeko ginekologia arloari erreferentzia eginez egindako eskaerak “harritzen” ditu ordezkari hauek.

“Aiarako instituzioek aho batez egindako eskarien aurrean bi sailburuek izandako jarrera publikoki salatzen du” Ezker Abertzaleak, eta baita ere argiro Osakidetzaren erruz gabeziak dituen arreta jasotzen duten eskualdeko emakumeen eskutik.

Halaber, orain arteko “Aiara eskualdeko ginekologia zerbitzuko datu zehatzak” eskatzean EAJren jarrera “erabat elektoralista” salatzen dute, diotenaren arabera, Amurrioko Udalean eta Aiarako Koadrilan baitutuzte datu zehatzak: “20.000 emakume baino gehiago eta ginekologo postu bakarra”.

“Ez al zaudete itxurak egiteaz nazkatuta? Zuen ezgaitasunak nazkatuta gauzkan bitartean, zuek elkarri pilota pasatzen diozue, zuen poltronetan eroso zaudetelarik  Aiarako emakumeek hiruzpalau hilabetetako itxaron zerrendak pairatzen dituzten bitartean. Askotan kontsulta pribatuetara joatera behartuak  ikusten dituzte euren buruak, zerbitzu publikoaren erabateko gabezia dela eta” salatzen dute.

Hargatik, “ginekologia arreta zerbitzuaren pribatizazioaren alde egindako hautu argia dela” salatzen du udal talde horrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide