Amurrioko Ezker Abertzaleak “gazteen parte-hartzerik gabeko planari" ezetz esan dio

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Mendia 2011ko ots. 6a, 00:01


Amurrioko Udaleko Ezker Abertzalearen udal-taldearen arabera “Amurrioko Lehen Gazte Plana osatzeko ibilbideari atzera begirako berrikusketa egitean, plan honen abiapuntua izan zen 2009ko udal batzordean agertutako asmoak harritzen gaitu. Bertan “plana idazketa fasean egonik, Amurrioko gazteengana ahalik eta gehien egokitzeko ekarpen guztiak garrantzitsuak“ zirela esaten zen”.


Amurrioko Udaleko Ezker Abertzalearen udal-taldearen arabera “Amurrioko Lehen Gazte Plana osatzeko ibilbideari atzera begirako berrikusketa egitean, plan honen abiapuntua izan zen 2009ko udal batzordean agertutako asmoak harritzen gaitu. Bertan “plana idazketa fasean egonik, Amurrioko gazteengana ahalik eta gehien egokitzeko ekarpen guztiak garrantzitsuak“ zirela esaten zen”.

Hamasei hilabete geroago, eta denbora horretan  kontraste edo eztabaidarako proposamenak edota ekarpenak biltzeko inongo komisiorik deitu gabe, iazko irailaren 22an planerako zirriborroa aurkeztu zuten. Ezker Abertzaleak uste du hilabete luze horietan hasierako helburu, interes eta asmoak galduz joan zirela.

“Orduko asmoetatik gaur aurrean dugun proposamena jaio da, Ezker Abertzalearen aburuz, onespena merezi ez duena. Plana ulertezina da, inongo eragilerekin harremanik gabekoa. Plan hau Euskal Herriko edozein herritan ezar liteke, ez delako Amurrioko gazteriak bizi duen errealitateari hurbiltzen, ez da objektiboa ezta erreala ere. Burugabekeria galanta da!” euren esanetan.

Zinegotzi hauentzat plana “ameslaria da, asmo onez josia, baina gabezia larriekin,  herri honetako agintarien konpromisorik eza agerian uzten dutenak. Hautatutako ildo estrategikoak  (enplegua, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintzak,…) garatzeko orduan aurkezten diren ekintzek agerian uzten dute: 77 ekintzetan ez da inongo esleipen ekonomikorik egiten; “kostu txikia, ertaina edo handia” eta antzeko aurrekontu hitz zalantzagarriak erabiltzen dira. Ez bada diru kopururik zehazten, 77 ez, hamaika izan litezke burutzeko ekintzak, udalaren errealitate ekonomikoarekin ezin daitezkeelako egiaztatu. Honen adibide argi bat, gazte informaziorako bulegoaren sortzea aurreikusten duen plangintza izan daiteke. Daturik gabe, ez dakigunez zenbateko kostua duen, ezin dezakegu jakin noraino garatzeko borondatea dagoen. Oinarrizko kontua izaki, Planak izan lezakeen sinesgarritasuna honaino heltzen da”.

Bestalde, plan honen etorkizuna zalantzan jartzen dute, ez baitakite “zein izango den gazteria sailaren egituraketa, ezta giza zein baliabide ekonomikoei dagokienez ere”.


Ondorio gisa, plan honetan “premiagabeko ahalegin, denbora eta diru publikoak erabili direla” baieztatzen dute Bartolomé eta Ortuetak, “orain talde politikoen arduraren arabera aurrera ateratzeko edo ez”. Euren ustez, “plan honen ibilbidea motza izango da, eta ziurrenik udaletxeko gelaren batean galduta ahaztuko dute, ez baitu hasierako asmorik bete bere osaketa osoan zehar”. Azkenik “Aaken finean, Amurrioko gazteen parte-hartzerik gabeko gazteentzako plana besterik ez dela” adierazten dute.


Gauzak horrela, hilaren 3an egindako batzordean, talde politiko bakoitzak emango zuen botoaren zioak aurkeztu zituen, eta pllana aurrera ateratzeko ezintasunaren aurrean, Amurrioko alkateak, plana mahaiaren gainean uztea erabaki zuen, bertan azken orduko aldaketa batzuk egiteko aurrerago onartu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide