Zabaltzen ekimena Amurrioko EAJren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Mendia 2010ko abe. 22a, 11:29

Amurrioko EAJk Zabaltzen ekimenaren barruan “Amurrioko etorkizun ekonomikoa eztabaidan” mintegia egin zuen joan den astelehenean Katekesi Aretoan. Hizlariak Josune Irabien, alkatetzarako hautagaia eta Nando Lacalle Arabako Foru Aldundiaren garapen ekonomikoaren zuzendaria izan ziren, eta herriko etorkizun ekonomikoa eta jasotako ekarpenak alde batetik, eta garapen ekonomikoaren nondik norakoak bestetik ibili zituzten ahotan hurrenez hurren.

Amurrioko EAJk Zabaltzen ekimenaren barruan “Amurrioko etorkizun ekonomikoa eztabaidan” mintegia egin zuen joan den astelehenean Katekesi Aretoan. Hizlariak Josune Irabien, alkatetzarako hautagaia eta Nando Lacalle Arabako Foru Aldundiaren garapen ekonomikoaren zuzendaria izan ziren, eta herriko etorkizun ekonomikoa eta jasotako ekarpenak alde batetik, eta garapen ekonomikoaren nondik norakoak bestetik ibili zituzten ahotan hurrenez hurren. Lehen sektorea, zerbitzuak, industria zein turismo eragileek egindako hainbat ekarpen bildu zituen Irabien andereak. Ekonomia eta enplegua bultzatzeko jorratuko duten ikuspegi estrategikoaren nondik norakoak zehaztera pasatu zen: hala nola garapen ekonomikorako estrategia bat lantzea, Amurrio Bidean ekonomiaren dinamizatzaile gisa bultzatzea, eragile ekonomikoen arteko komunikazio eta parte-hartzea bultzatzea, berriztapen poloa sortzea, industria komunikabideak hobetzea eta prestakuntza zein enplegua bultzatzea. Lacalle jaunak aldiz, Arabako Foru Aldundiaren eskutik bultzatutako ekimenen laburpena egin zuen azken hiru urteotako testuinguru ekonomikoari gainbegiratu bat eman ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide