Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Gerardo López de Guereñu sariaren hirugarren deialdia egiten du, historian zehar euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinarazteko.
OINARRIAK
1.- Xedea
- “Gerardo López de Guereñu” sariaren hirugarren deialdia egiten da, historian zehar euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinarazteko.
- Modalitate bakarra: bideoan jasotzea lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuek euskarak inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, eta familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere.
2. Parte hartzaileak
- 12 eta 30 urte bitarteko pertsonak.
- Parte hartu ahalko da bakarka edo gehienez hiru pertsonak osatutako taldeetan.
- Adingabeei sarian parte hartzeko baimena eman beharko diete nahitaez, gurasoek edota tutoreek, edo adingabeen babesaren arloko eskumena daukan erakunde publikoaren aurrean formalizatutako tutoretza edo harrera dela bide haien ardura hartura duten pertsonek.
- Bideoa originala, argitaratu gabea eta edozein lehiaketa nazional edo nazioartekotan saritu gabea izango da.
- Parte hartzaile edo talde bakoitzak bost bideo aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.2. Parte hartzaileak
3. Bideoen betekizunak
- Edukia: bideoak zerikusia izan beharko du Arabako Lurralde Historikoko euskararekin.
- Hizkuntza: Bideoak euskaraz aurkeztuko dira, eta errespetatu egingo da lekukotasunak zein hizkuntzatan jaso diren.
- Izenburua: Bideoek izenburua izango dute jarrita; ez egilea, ordea, haren izena isilpean gordetzeko epaimahaiaren aurrean.
- Iraupena :gutxienez, 1 minutu; eta gehienez, 5 minutu.
- Formatua: MP4, WMV edo 3GP.
- Edukiera: 150 MB baino gutxiago.
- Bidaltzeko modua: whatshapp edo telegram bidez.
4. Diru zuzkidura
- Bi sari emango zaie 12 eta 16 urte bitarteko pertsonek bakarka aurkeztutako bideorik onenei:
- 1. saria:tablet bat eta Cines VESAren bono bat Florida Zinemarako. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 200 euro da.
- 2. saria:tablet bat. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 100 euro da.
- Bi sari emango zaie 17 eta 30 urte bitarteko pertsonek bakarka aurkeztutako bideorik onenei:
- 1 saria: Smart Phone bat eta Cines VESAren bono bat Florida Zinemarako. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 350 euro da.
- 2 saria:Smart Phone bat. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 250 euro da.
- Sari bat emango zaio 12 eta 16 urte bitarteko pertsonek taldean aurkeztutako bideorik onenari:Bi eguneko egonaldia Arabako Foru Aldundiaren aterpetxe batean, jarduera guztiak ordainduta. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 1.000 euro da.
- Sari bat emango zaio 17-30 urteko kategorian taldean aurkeztutako bideorik onenari, hain zuzen, bi eguneko egonaldia landa etxe batean sei pertsonarentzat. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 1.000 euro da.
- Epaimahaiak hautatutako bideoen artetik, jendeak Interneten bidez boto gehien ematen dionari sari bat emango zaio, hain zuzen, Smart Phone bat. Sariaren balioa, gutxi gorabehera, 250 euro da.
- Arabako Foru Aldundiaren 2014 ekitaldirako gastuen aurrekontuko 70.1.05.74.00.223.09.01 partidaren kontura emango dira sariak. Horien balioa, gutxi gorabehera, 3.150 euro da.
5. Aurkezteko modua eta epea
- Lehiaketan parte hartu nahi dutenek bideoa aurkeztuko dute www.nibanaxarabakoa.com web orrian horretarako eskuratu daitekeen inprimakiaren bidez, edo whatshapp edo telegram bidez.
- Taldeetan aurkeztutako bideoekin batera agiri bat aurkeztuko da, non egiaztatuko den taldeko partaideen ordezkaritzan diharduela.
- 2014ko azaroaren 10ean bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epea.
6. Epaimahaia eta erabakia
Modalitate bakoitzean lehiaketa irabazi duten lanak jakinaraziko ditu Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren zuzendaritzak izendatutako epaimahaiak.
- Epaimahaiak, aurkezten diren bideo guztiak ikusi eta gero, bideorik onenak hautatu ditu. Bideo horiek (www.nibanaxarabakoa.com) web orrian jarriko dira, bi kategoria hauetan sailkatuta:
- 12-16 urteko kategoria
- 17-30 urteko kategoria
- Hautatutako bideoetatik epaimahaiak hiru aukeratuko ditu kategoria bakoitzean.
- Sariak eman gabe geldi daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
- Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.
- Halaber, jendeak bere boto partikularra eman ahalko dio gehien gustatzen zaion bideoari www.nibanaxarabakoa.com web orriaren bidez, azaroaren 15etik 25era bitartean.
7. Balioespen irizpideak
- Epaimahaiak ondoko irizpideen arabera balioetsiko ditu aurkeztutako lanak:
- Ingurunean euskararen transmisioa egon den ala ez erakusten duten lekukotasunak egotea.Arabako euskararen eta bertako euskaldunen iragana eta oraina ezagutzen laguntzeko oro erakutsi, erkatu edo jasotzea.
- Garai eta tokiko datuak, inguruabarrak eta egoerak jasotzea, bai eta langaiaren hurbiltasuna ere (familia, auzoa, herria, kuadrilla, lurraldea).
8. Oinarriak onartzea
Deialdi honetan parte hartzen dutenek deialdian adierazitako baldintzak onartzen dituzte eta men egiten diete baldintza horiei.
9. Eskumena
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak baino ez du deialdian sor edo ager daitezkeen auzi guztiak ebazteko eskumena.
10. Publizitatea
Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da, eta ahal dena egingo da gizarte komunikabideetan zabalkunderik handiena izan dezan.
11. Argitaratzea
- Aurkezten diren lan guztiak Creative Commons baimen pean arautuko dira, “Aitortu-PartekatuBerdin (by-sa)” motan, eta Arabako Foru Aldundiari, egileei eta hirugarrenei baimena ematen zaie lanaren eta hortik sor daitezkeen lanen merkataritzako erabilera egiteko, baldin eta horien zabalkundea lan originala arautzen duen baimen berdinarekin egiten bada.
- Sariak ekitaldi publikoan banatuko dira 2014 amaitu baino lehen.