Hau da bidea

Erabiltzailearen aurpegia Norberto Aldaiturriaga 2013ko abe. 16a, 12:25

Barik garraio-txartela martxan jartzen ari dira egunotan. Kontakturik gabe ordaintzeko txartela da, irakurgailu optikora hurbilduz gero nahikoa da.


Aiaraldean erabiltzen ditugun garraio gehienetan ordaindu dezakegu Barik txartelarekin. Adibidez, Bilbo eta Urduña arteko aldiriko trenean edozein geltokitan, linea-aldaketa bakarra eginda, joan gaitezke Santurtzira edo Sopelara… baita Elgoibarreraino ere. Gainera, txartel berri hau Bilboko Metroan, Tranbian eta Autobusetan ere erabilgarria da.

Poztu egiten nau ekimen honek. Izan ere, etorkizunean Autonomia Erkidego osorako balioko duen txartela sortzea ahalbidetuko du.
Ondorioz, aiararrok txartel bakarra erabilita bidaiatu ahal izango dugu hiru Lurralde Historikoetan.

Konponbide ona da Aiaraldeko erabiltzaileontzat, ohiko desplazamenduetan txartel bakarra erabiltzeko aukera ematen digulako. Eta gainera, argi erakusten ditu erakundeen arteko elkarlanak dakartzan onurak.

Hiru garraio-txartel daude gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoan, txartel bakar izateko jaioak, baina bakoitza bere lurraldean.

Barik txartelak bidea irekitzen du, Euskadirako txartel bakarra izateko. Horri esker, hiru lurraldeetako herritarrok horietako edozein garraio-sistema publiko erabili ahalko dugu, eta horrek, gainera, herri-ikuspegia lantzen lagunduko digu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide