Lurra lantzea

Erabiltzailearen aurpegia Norberto Aldaiturriaga 2014ko mai. 20a, 12:19

Duela egun batzuk la- gun batekin egin nuen topo, eta historiaurreko ariketa bat egin genuen: Aiaraldeko lurrez hitz egin genuen. Bertan, duela berrogeita hamar urte ogia egiteko aleak ereiten ziren eta ga- nadua elikatzen zen, gero esnea eta haragia emateko.

Gaur egun, berriz, fabrikak eta hipermerkatuak daude, non inportazioko esnea eta haragia saltzen den. Administrazioak ere ez du asko lagundu produktuen prezioari buruzko politikekin, eta Europar Batasunak lurra lantzen dutenekin ordaindu ditu kalteak. Baserritar gutxi geratzen zaizkigu, eta horiek hiltzen doa- zen neurrian, lurrak, barkaezinean, abandonaturik geratzen dira. Horietako asko landuko ez dituzten pertsonen esku geratzen dira. Inork ez du erreleboa hartzen lurra ereiteko.

Egia esan, denbora ez da alferrik igaro. Garai hartan esaten genuen hura, “¡la tierra para el que la trabaja!”, aldarrikapen iraultzailea zen. Gaur egun, ez dugu lurra landu nahi duen inor aurkitzen. Eta erabilera sustatzeko ahaleginetan hiri-baratzeak egiten direnean, eskaerek ez dituzte Administrazioak eskainitako leku guztiak betetzen. Denbora gutxi barru, itxi egingo dira oraindik ereiten diren lurretarako sarbideak. Irisgaitzak egingo dira, eta sasiak haziko dira. Lurra landu nahi ez baina bere burua ekologistatzat dutenen gustuko animaliak izango dira nagusi.

Onartu dezagun: ereingarriak diren lurrak ereiteari uztea porrot kolektiboa ere bada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide