Etxebizitza hutsak

EUSTATek ezagutzera emandako datuen arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan, 2011ko abenduaren 31n, 84.890 etxebizitza zeuden hutsik –etxebizitzen %8,4-. Horietatik 26.120 -%30- denboraldi-etxeak dira eta 58.770, berriz, hutsik geratutakoak. Ez dakigu zehazki, ezta ere, hutsik geratutako horietatik zenbat dauden bertan bizitzeko moduan.

Esan beharra dago Euskadi dela Estatu osoan etxebizitza hutsen maila baxuena duen Erkidego Autonomoa. Izan ere, INEren arabera, Estatuko bataz bestekoa %13,7 da.

Bestalde, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, 80.000 pertsona daude izena emanda, babestutako etxebizitza eskatzeko. Hau da, ez dago aski etxe huts, eskariari aurre egin ahal izateko.

Badirudi Ogasun arduradun batzuei otu zaiela ideia ona izan daitekeela etxebizitza hutsak dauzkatenei zerga ezartzea, jabeek ustiatu ditzaten, bai alokairuan, bai jarduera ekonomikoren baten bitartez.

Hasiera batean, oso ondo deritzot. Hala ere, gugandik oso gertu, badaude gogoeta hori beroaldian hartuta eta diru-bilketarako gogoz, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga %150 igotzea proposatu dutenak, inor erroldatu gabeko etxeentzat. Hori bai, balio katastralak finkatzeko orduan, kontuan hartu gabe merkatu-balioen jeitsiera bortitzak.

Ez dakit kasualitatea izango ote den, baina proposamena bultzatu dutenak izan dira azken 25 urteotan Euskadiko etxebizitza-politikaren arduradunak. Espero dut kudeatzaile txalogarri eta eraginkor horiek arrakasta handiagoa izatea neurri horiekin, Etxebizitza arduradun izan zireneko betebeharretan hartutako neurriekin baino.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide