Urak dakarrena...

Azken urteotan Euskadiko bizitza publikoan aritzeko zortea daukagunontzat, badirudi haize berri eta onak datozela. Gogora dakarzkigute diktadura frankistaren amaierarekin eta demokrazia iristearekin batera izandako antzeko haizeak.

Datozen hauteskundeetara aurkezten diren alderdietako batzuek diskurtso eraginkorra eta berritzailea eraiki dute. Horren ardatza kritika batean oinarritzen da: gainbeheran dagoen espainiar sistema politikoarekiko kritika. Eta kritika hori laguntzeko, iragarpen batzuk egiten dituzte: promesa askatzaileak, konponbide miresgarriak, garbiketa orokorra eta baita eguzki distiratsua ere.

Bere arrakastaren sekretuaren oinarrian dagoen agindua eurek bestelako bidea eskain dezaketela da. Badirudi ekaitza iritsiko dela, eta baliteke horrek landa bat edo beste suntsitzea. Baina nire ustez, lehenago edo beranduago, ura bere bidera itzultzen da. Batetik, europar politikaren ibai zabalera, non Estatuak utzitako dirua itzuli behar den. Printzipio nagusi gisa, musika ordaintzen duenak erabakitzen du zer dantzatu, baldin eta ez badugu Eurogunetik irtetzea erabakitzen. Bestetik, espainiar politikako errekastora, non Madrilera joaten jarraitu beharra daukagun, Euskadiko arazoak konpontzeko. Nahiz eta, azken horretaz, ez duten tutik esaten.

Ikusiko dugu gai ote diren agindutakoa betetzeko edo, alderantziz, zimeldutako ilusio eta neguko loretan geratzen ote den.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide