Udaberri honetan eurite handiak izan dira Euskadin, eta uholdeak eragin dituzte hainbat herri eta hiritan. Zorionez, Laudion ez dugu halakorik izan.
Horrek gogora ekarri dit nola, duela hogei urte inguru, lan batzuk egin ziren Nerbioi ibaiak Laudio zeharkatzen duen ibilbidean. Lan horiek balio izan dute bere helburua betetzeko: uholdeak saihestea, ekiditeko pertsonen bizitzaren aurkako arriskuak, ibaiak gainezka egitea, eta baita horren ondoriozko kalteak ekiditeko ere.
Lan horiek, gaur, ez lirateke egingo. Izan ere, gure gizartearen zati batek galarazi egingo lituzke, ingurumenaren defentsaren inguruan ikuspegi partikularraren ondorioz. Erakunde sustatzaileei interes ilunak izatea leporatuko liekete.
Ahots asko agertuko lirateke; ez proiektuaren ontasunaren inguruan eztabaidatzeko, baina bai ez dakit zein sasi interes aurpegiratzeko. Gaur modan dago horrelako ekimenak zalantzan jartzea. Demokrazia sakondu den garaian, noiz eta mundu osoak Interneten darabilen informaziora sarbidea duenean, zalantza handiak dauzkat zenbait pertsonek gauzen oinarrizko izaera areagotu ote duten. Are gehiago, badago jendea aukera politiko baten alde bozkatzeko prest dagoena, jakin gabe nor den ordezkatuko duen pertsona edo zein den bere lan-egitaraua.
Bide batez: Nerbioi ibaiak Laudio zeharkatzen duen ibilbidean, gaur (lanak egin ondoren), ekosistema honi lotutako lehen beste fauna eta flora aurki ditzakegu, gehiago ez baldin bada.