Kanona

Erabiltzailearen aurpegia Norberto Aldaiturriaga 2015ko urr. 29a, 00:00

Batzuen arabera, Euskadi kapitalisten herri bat da. Izan ere, modan dago bere ondasunetan bi edo hiru etxebizitza duen pertsona bat kapitalistatzat hartzea.

Seguru asko, pertsona horrek ondare horren zati gehiena bere bizitzan zehar lan asko egin eta gauza askori uko egin ondoren lortu du. Baina beharrezkoa da etxebizitza horiek Euskadin egotea, enpresak eta lanpostuak sortzea sustatu ondoren. Hori bai: etxebizitza hori Euskaditik kanpo baldin badauka, kantitate bera burtsan inbertitzen badu edo banku bati fidatzen badio, eta horiek paradisu fiskaletako funts putreetan kudeatzen baldin badituzte, lasai egon daiteke pertsona hori: aurrezle ona da, are gehiago, abertzale ona izateaz harro egon daiteke.

Batzuek diote 90.000 eta 100.000 euskaldun inguru, etxeen jabe direnez gero, “aberatsak” direla eta, ondorioz, euren etxebizitza alokairuan jartzeko jomugan daudela, bai eta zerga berezi bat ordaintzeko ere: etxebizitza hutsen kanona. Kaltetutakoek eta gainontzeko herritarrek neurriak hartuko dituzte, dagozkien erabaki-eremuetan. Aurkakoa demagogo batek edo baldar samarra den batek baino ez luke pentsatuko, agerikoa denez.

Horrek Euskadiri eragingo dio, ezbairik gabe. Gure lurraldetik funts gehiago irtengo dira modu ofizial eta aitortuan, inguruko lurralde batzuetara. Berriro ikusiko ditugu euskal herritarrak bere aurrezkiak Castron, Ezcarayn, edo Jacako eraikuntzetan inbertitzen, eta horietako herritar asko, haserre, Euskadin zerga hori ezartzearen aldeko aldarrikapenak egiten. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide