Kontzertu ekonomikoa (I)

Erabiltzailearen aurpegia Norberto Aldaiturriaga 2016ko urt. 22a, 00:00

Azken aldian hainbat alderditatik proposatu da kontzertu ekonomikoa ezabatzea. Horrek arautzen ditu Euskadiren eta Espainiako Gobernuaren arteko zerga-harremanak. Bakoitza arduratu dadila bereaz, horrekin nahikoa du-eta, eta utz dezala besteentzat berari ez dagokiona. Euskaldunok ezin gara prest egon ez dagozkigun ardurak hartzeko. Katalanek, andaluziarrek edo valentziarrek konpondu beharreko kontuak baldin badauzkate Estatuarekin, zuzendu daitezela engainatu dienarengana edo maltzurkeria bat egin dienarengana (Espainiako Gobernuarengana) baina ez herri honengana, herri honek ez baitie enbarazurik egin, eta gainera, behar den denboran eta moduan betetzen ditu  Estatuko gainontzeko herriekiko solidaritate-konpromisoak.  

Euskaldunok espainiarrekin borrokan hasi ginen eurek Erregina aukeratu eta guk beste Errege jakin bat nahiago izan genuenean, hark gure ohiturak errespetatzeko hitza eman baitzuen.  Gure oinordekoek gudak galdu zituzten, eta indarrez desagertu ziren gure erakunde tradizionalak, zeintzuen alde borrokatu ziren. 1875ean Hirugarren Gerra Karlista galduta foruak formalki abolitu ziren. Baina erabaki hori konpentsatu egin zen, luzaroan irauteko asmoz ezarritako harreman berriaren bidez: Kontzertu Ekonomikoa. Indarrez inposatu zen eta indarrez onartu beharrekoa da; baina ez da onargarria horixe bera inposatu zigutenek, gainera, pribilegiatuak garela leporatzea, subiranotasunean galera dakarkigun tresna batengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide