Kontzertu ekonomikoa (III)

Kontzertu ekonomikoa hainbat ikuspegitatik aztertu daiteke: historikotik, ogasunekotik… baina baita politikotik ere. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko Kontzertua ez da Estatuarekin zerga -eta finantza- arloko gure harremanak arautzen dituen instrumentu hutsa, bi Administrazioen arteko hitzarmen-mota da. Seguru asko, eskubide historikoek osatzen duten giltzarrietako bat da.

Espainiako Konstituzioak “babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak”. Eskubide historikoak, beraz, ez dira Espainiako Konstituzioari esker jaio: horren aurrekoak dira, eta horrek “aitortu” egiten ditu. Kontzertu Ekonomikoa aldebiko harremana da. Alde batak bestea aitortzea du oinarrri akordioak erdiesteko, gatazkak konpontzeko subjektu gisa. Eta Kontzertua errealitate ekonomiko berrira egokitu izan den bezalaxe, gainontzeko eskubide historikoak ere egokitu egin behar dira errealitate politiko eta juridiko berrira.

Ondorioz, Kontzertuan oinarrituta, estruktura politiko bat diseinatu daiteke, eta diseinatu beharra dago, Espainiar Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman politiko-instituzionala berrantolatuko duena.

Horretarako, oinarri izan behar du bi aldeen aitortza subjektu politiko gisa eta, beraz, akordioak lortzeko eta bere garapenean eta aplikazioan eman litezkeen arazoak ebazteko gaitasuna duten subjektu gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide