Irun Hiria Krosak eman dio hasiera Gipuzkoako kros denboraldiari. Txingudi Ikastolako zirkuituak hartu zuen protagonismoa igande goizean.
Senior mailan, emakumezkoetan Oviedo taldeko Itxaso Escondrillasek jantzi zuen txapela. Eibarko Aitziber Urkiola bigarrena eta Oiane Del Valle Laudioko Atletismokoa hirugarrena izan zen, hurrenez hurren.
Lasterketa berean junior, gazte eta promesa mutilak eta senior emakumeak aritu ziren, bira txiki bat eta 3 handi osatuz. Escondrillasek 21 minutut eta 4 segundotan lortu zuen 5,370 km-ak betetzea, eta Del Vallek 55 segundu geroago sartu zen helmugan..