Eternal Running lasterketa arrakastatsua izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Oiane Del Valle 2015ko aza. 2a, 17:30

Berandu baina hemen daukazue Eternal Running lasterketako kronikatxoa

Laudioar askok hartu zuten parte Galdakaon egindako Eternal Running lasterketan.

Munduko Zirkuitu honek Bizkaiko herri honetan antolatzea erabaki zuten eta hiru urteko kontratua sinatu dute. Guztira 6000 pertsona animatu ziren parte hartzera.

10km-ko ibilbidea, 70 oztopo. Irabazleak 54 minututan egin zuen zirkuitu osoa. 26 segundu geroxeago Arkaitz Ereño laudioarra ailegatu zen hirugarren postua lortzen.

Esan beharra dago nesken parteartzea oso handia izan zela ere. Oztopoak pista Amerikarren antza zeukaten: lokatzez beteriko zangak, urez eta izotzez beteriko kontainerrak, kamioiak igo, auto azpitik pasatu, puzgarriak, lurretik reptatu alanbreak saihesten, baita gurpilak ere.

Proba dibertigarria izan zen, gainera korrika ere menditik egin genuen, 5 kilometroko pista batetik ibili baikinen.  Nork daki, baina hurrengo urtean 2000 pertsona gehiago hurbiltzea espero dute, beraz, joan zaitezte eguna egutegian azpimarratzen, urriak 22.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide