II. Emakumezkoen Taldekako Itsas Milia

Erabiltzailearen aurpegia Oiane Del Valle 2015ko urr. 28a, 09:07

Larunbat honetan Bilbon, III. Emakumezkoen Taldekako Itsas Milian parte hartu genuen atletismoko lau lagun. Egun horretarako talde berezia sortu genuen ARBIGI izenekoa; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako neskak elkartu ginelako izen horrekin, zapatilak jantzi eta beste taldeko emakumeen aurka egin genuen erronka.

Hor, nire atletismoko betiko lagun mina, Itxaso Escondrillas (Oviedo Atletismo), Maddi Urdanpilleta (Atletico San Sebastian), Andrea Mediero (Atletismo Portugalete) eta laurok (Atletismo Laudio) bat egin genuen eta egun horretan, beti talde berdinekoa izango bagina egin genuen.

Nahiz eta beti elkarren aurka lasterkatu, egun honetan laguntasun handiz korrika egin genuen. Batetik, beste kiroletako federatuak zeuden: Athletic Club, Lointek Team, Getxo Rugby, Stilo Kirol Futbol Kluba 180m lehenago irteten ziren. Bestetik, Bilbao Atletismo Santutxu eta Santurtziko atletak ere zeuden.

Nor bere lekura, prest, Bang eta lasterketa hastean atletismoko guztien helburua bera zen, beste kiroletan federatutakoak harrapatu. Ez zen batere erraza izan, gu 180 metro atzerago hazi ginen eta aldats gora.

Azkenean, geure taldeak bigarren postu orokorra lortu zuen. Beraz, argazki ofizialak horrela geratu zen: lehenak Lointek, bigarrenak Arbigi, hirugarrenak Santutxu eta laugarrenak Athletic.

Aipatzear dago, Laudioko jubenilek primeran egin zutela. Euren kategorian irabazleak izan ziren. Honekin guztiarekin esan nahi dut, nahiz eta atletismoa banakako kirola izan, lagunen arteko erlazioa garaikurrak lortzea errazago egiten duela. Jubenilen kasuan, guztiak talde berekoak ziren, hala ere, oso garrantzitsua da lagunen artean kirola praktikatzea eta osasun giroan elkarrekin bizitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide