IRITZIA

Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Vicente Basterra 2020ko aza. 26a, 06:50

GKSk eginiko mobilizazio baten irudia. / Gedar

Hilabete batzuk igaro dira COVID-19aren ondorioz, estatu burgesek eskubide murrizketa eta urraketa politika hasi zutenetik. Orain berriz ere neurri berriak aplikatu dizkigute, guztiak ere populazioaren kontrola areagotzera bideratuak. Izan ere, oligarkia finantziarioen, politikari profesionalen eta enpresari handien sostengu ekonomiko eta politikoentzako beharrezkoak diren sektore estrategikoak mugatzea ez da haien planetan sartzen; nahiz eta lantegiak eta ikastetxeak izan kutsatzeak gertatzen ari diren guneak nagusiki. Mugikortasuna murrizten digute, etxeratze aginduak ezartzen dizkigute, gure familiengandik isolatzen gaituzte eta kontrol poliziala areagotzen dute, produkzio-zentroak irekita mantentzen dituzten bitartean.

Politikari guztiak ados jarri dira egungo egoera langile klasearen erantzukizun faltagatik dela adieraztean, kapitalaren agente modura, eurak direnean egoera honen erantzule zuzenak. Beraiek dira ustez osasun krisia konpontzen saiatu direnak, baina, euren interes ekonomiko eta politikoen alde egiten dutela argi erakutsi digute. Bitartean, langileria pandemia pairatzera eta kapitalaren krisia ordaintzera kondenatuta dago.

Gure eskubide zibil eta politikoen alde borrokatu behar dugu. Kentzen ari zaizkigun eskubideen alde antolatu eta kapitalaren egungo erasoaldiaren aurrean geure burua defendatzea dagokigu. Soilik klase antolakuntzaren bidez aurre egin ahalko diogu basakeri honi. Horregatik larunbatean, azaroak 28, Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako hitzaldira gonbidatzen zaituztegu, arratsaldeko 18:30-tan gaztetxe aurrean.

Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide