IRITZIA

Garai berriak

Amurrioko EH Bilduko kideak, prentsaurreko batean. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 29an ongi etorria eman genion legegintaldi berriari. Taldeko guztiak erronka berri honi aurre egiteko irrikitan geunden. Baiezkoa eman genuen herrian bertan lan egiteko, herriko eta auzokideen ongizatea lortzeko eta Amurriok behar duen aldaketa gauzatzeko. Aldaketak beharrezkoak dira gure herrian. Horregatik, arduratsu jokatuko dugu merezi dugun Amurrio bat lortzeko. Hasi ginenetik bost hilabete pasatu dira. Hilabete korapilatsuak izan dira jarri dizkiguten oztopoengatik. Dena den, oztopoak oztopo, aldaketak ekarriko ditugu. Problematika erreal ezberdinak identifikatuta ditugu Amurrion. Adibidez, zaintza publiko-komunitarioa bultzatu behar dugu, bizitzak erdigunean jarriz eta beharrezkoak diren politika feministak martxan ipiniz. Bestalde, etxebizitza ezin da negozio bezala ulertu, etxebizitza pertsonen eskubidea baita. Hori dela eta, gure Etxebizitza Planean lanean jarraituko dugu. Horretaz aparte, Landazuri eta merkatu zaharraren obrekin hasi dira jada. Badakigu zehazki zelako zerbitzuak emango diren? Zerbitzu horiek erabiltzaileen beharrak bermatu behar dituzte. Baditugu erronka ezberdinak lau urte hauetan; aisia eta kultura, kiroldegia, parte-hartzean oinarritutako gobernantza, tokiko merkataritzaren bultzada, besteak beste. Gaur egun, Amurrioko EH Bildu sare sendoa gara eta harremanak estutzen jarraituko dugu elkarbizitzan oinarrituz. Amurrio euskalduna, feminista eta ekologista bihurtu arte lanean jarraituko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide