Pablo Masek idatzitako kronika:
Nahiz eta igarritako eguraldia txarra izan arren, azkenean euriari uko egin eta eguraldi ona izan da Amurrioko IV Berdintasunaren Aldeko Herri Lasterketan. Horrek, parte hartzearen aldetik, aurtengo herri lasterketa ugariena izatea ahalbidetu du. Guztira ia 600 kirolari izan dira Amurrion, 350 inguru herri lasterketan (nagusien lasterketan) eta 200etik gora txikien kasuan.
Nagusien lasterketa hasiera eman dio goizari, eguerdiko 12:00etan. Lasterketa hasi eta hasieratik 9 korrikalariz osatutako taldetxoak aurrera jo du,eta lehengo metro horietan Sergio Markina Oinkariak taldeko korrikalariak erritmoa eraman du. Bigarren buelta hasi bezain pronto, Landako auzoaren inguruan, talde hori erabat lehertu egin da eta azkenean, azkarrena Unai Saez de la Fuente izan da. Mutilen podiuma Joseba Plagarok eta Kepa Vallejok osatu dute (Kepak Amurrioko korrikalaririk azkarrena izan da). Nesken kasuan, hasiera-hasieratik Oiane del Valle korrikalari laudioarra lasterketa burua izan da eta hasieratik lortutako abantaila era erosoan mantendu egin du. Nesken podiuma Zuriñe Frutosek eta Patricia Kortazarrek osatu dute. Amurrioko neskarik azkarrena Laura Hidalgo izan da.
Nahiz eta lasterketa herrikoia izan eta gehien bat Aiaraldeko korrikalarientzat zuzenduta egon, Euskal Herriko leku anitzetatik kirolariak hurbildu dira gaur Amurriora, nola adibidez Gernika, Zalla, Getxo, Bilbo, Eibar, Gasteiz edo Lekeitiotik.
Amurrioko Herri lasterketaren helburu garrantzitsuena berdintasunaren alde borrokatzea da, eta alde horretatik poz-pozik gaude; nagusien lasterketan 82 emakume parte hartu dute.
Lasterketa aurrera eramateko ezinbestekoa da boluntarioen laguntza, eta lan horretan Oinkariak Atletismo Taldeko kideek Amurrioko talde ezberdinen laguntza jaso du, ala nola; Amurrio Trail Taldea, Apdema (beraientzat izango da aurten lortutako dirua), edo Amurrioko Udala.
Garaikurrak eman ostean, Oinkariak eta Trail taldeko kidea den Mikel Letonari omenaldia egin zaio bere kirol ibilbidearengatik.
Amurrio Oinkariak Taldea eskertzen dio Amurriora hurbildu diren jende guztiari eta lagundu duten boluntario guztiei.
Sailkapenak wwww.sailkapenak.com web-gunean daude eta argazkiak Amurrioko Herri Lasterketaren Facebook-eko orrialdean.