Urdunako XI Herri Krosa

URDUNAKO XI HERRI KROSA

Pasaden igandean ospatu egin zen Urdunako XI Herri Krosa. Igande paregabea izan zen Bizkaiko hiri bakarrean. Betiko moduan,  Arando Korrikalari Taldeak oso ondo antolatu zuen herri krosa hau. Aurten gainera, parte hartzetik errekor berri batekin: 895 parte hartzaile guztira.

Froga ezberdinak egon ziren goizean zehar, ala nola, nagusientzako herri krosa (10,540m-koa), umeentzako bi herri lasterketa txiki (1500m eta 600m-koak), eta aurtengo nobedadea, paralinpikoen lasterketa.

Herri krosan txapeldunak Pablo Mas-ek, gure taldeko kidea, eta Maite Arraizak izan ziren. Gure taldeko kide askok parte hartu zuten, bai atletismo bai triatloi atalekoak ere.

Era berean, aiaraldea osoko korrikalariak izan genituen lasterketa honetan, Laudio Atletismoko kideak, Amurrio Trail taldekoak, Ganzorrotz Mendi taldekoak edo independente bezala parte hartzen dutenak, noski.

 

Sailkapenak hemen ikusi ahal dira: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1358

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide