Duatloietako denboraldia amaitzear dago, eta hauek amaitu ostean, triatloiak hasiko dira han eta hemen. Hala ere, oraindik duatloi gutxi batzuk falta dira, gainera, denboraldian zehar normalean ospatzen ez diren motatakoak.
Honelako bat pasaden asteburuan ospatu egin zen Egues-en, hain zuzen ere Taldekako Duatloia. Nafarroako herrira hurbildu ziren Amurrioko Oinkariak Triatloi taldeko kideek talde moduan parte hartzera. Zehazki, bi talde aurkeztu zuten Open mailan.
Parte hartu zuten kideek izan ziren: Jon Llano, Alex Llano, Andoni Etxezarraga, Sergio Sanchez, Jose Cantero, Koldo Etxebarria, Ruben Larrinaga eta Joseba Goti.
Emaitza paregabea lortu zuten, lehen postua irabazi baitzuten.
Duatloiaren ezaugarriak hauek izan ziren: 5km korrika + 20km bizikletan + 2,5km korrika. Taldekide guztiak bete behar zuten ibilbidea aldi berean.
Beraz, zorionak Oinkariak Triatloi Taldeko kideei eta zorte on triatloietan.
Egurre!!!