Pasaden Igandean ospatu zen Amurrioko III Herri Krosa. Aurten, eguraldia ez zuen bat egin festarekin. Egun euritsua eta hotza, baina ala eta guztiz ere, jendetza piloa hurbildu zen Amurriora Berdintasunaren Lasterketan parte hartzera.
Helduen mailan, 250 helmugaratu egon ziren gutxi gora behera. Azkarrenak, Esther Trueba (Colindres) eta Alvaro Barral (Laudio) izan ziren. Amurriotarren artean, Laura Hidalgo eta Antonio Moreno izan ziren.
Beste bi lasterketa ospatu ziren, gazteak eta txikiak. Bien artean, 150 ume egon ziren, arrakasta handia lortuz.
Lasterketa aprobetxatu zen Eufemia Gomez-ari omenaldia egiteko, bere karreragatik eta Amurrioko atletismoari emandakoarengatik. Bera, oso pozik hartu zuen omenaldia, eta lasterketan parte hartu zuen.
Lasterketaren sailkapenak www.sailkapenak.com web gunean eskegita daude eta argazkiak Atletismo Oinkariak Taldearen Facebook-ean: https://www.facebook.com/pages/Amurrioko-Herri-Krosa/296439090551007