Abenduaren 28an, igandea, ospatuko da Amurrioko Herri Lasterketaren III. Edizioa, aurten gainera Berdintasunaren Lasterketa izenarekin.
Amurrioko Herri Lasterketa, Oinkariak Atletismo Taldeak antolaturiko lasterketa da, Amurrioko Udalaren laguntzarekin eta Tubos Reunidos enpresaren babes ekonomikoarekin
Pasa den urteko eredu eta izaera bera edukiko du, hau da: herrikoia eta adin guztietarako aproposa.
Atletismo-eguna goizeko 12:00etan hasiko da, 16 urtetik gorako korrikalarien lasterketarekin. Hauek 8,5km beteko dituzte herriari bira txiki bat eta bi bira handi emanez. Lasterketa betetzeko ordu bat izango dituzte, beraz, maila guztietako korrikalariak parte hartu dezakete.
Nagusiak amaitzerakoan, gazteek hartuko dute lekukoa: 13:00etan gazteentzako lasterketa izango da, 9 eta 15 urte bitarteko umeentzako. Hauek zirkuitu txikiari bi bira eman beharko diote, guztira kilometro 1 egiteko. Eguerdiko 13:10etan txikientzako ordua izango da, 8 urte azpiko umeentzat. Lasterketa honek 500 metroko luzeera izango du, eta gurasoek parte hartu dezakete beraien umeekin (umeentzako gurdiak erabili ahal izango dira).
Ordutegiak:
12:00h Herrikoia + 16 urte/ 8,5km.
13:00h Gazteak 10-15 urte/ 1km.
13:10 Txikis - 9 urte/ 500m.
Lasterketarako izena emateko www.sailkapenak.com webgunea erabili behar izango da. Izen-ematea dagoeneko irekita dago, eta abenduaren 20ra arte irekita egongo da. Hala ere, gazteek eta txikiek, beraien lasterketak hasi baino 30 minutu lehen, izena eman ahal izango dute egunean bertan. Nagusientzako 400 toki daude.
Aurten, omenaldia egingo zaio Amurrion atletismo munduan bultzatzailea izan zen emakume bati, Eufemia Gomez. Eufemia Amurrioko atletismo taldearen lehendakari ohia izan zen, eta urte pila egon zen entrenatzaile moduan.
Nagusientzako 5 euroko tarifa izango du, eta umeentzako dohainik. Lortutako dirua Caritas ONG-ari emango zaio. Lasterketan parte hartzeagatik kamiseta bat dohainik eskainiko da, eta lasterketa guztiak amaitzean, barbakoa eta luntx-a parte hartzaile guztientzako.
Irteera eta helmuga Frontoi kalean izango da.
Aurten, nobedade bezala, bi entrenamendu egingo dira bai ibilbidea ezagutzeko baita lasterketa prestatzeko eta Oinkariak taldeko partaideengandik aholkuak jasotzeko. Azken entrenamendua hurrengo larunbatean izango da, goizeko 12:00etan Refor ingurunean.
Informazio gehiago atletismo_oinkariak@hotmail.com helbide elektronikoan.
Animatu zaitez eta parte hartu kirol festa honetan!