Amurrioko VII Herri Milia "Emakumearen Eguna"

Hurrengo larunbatan, martxoak 8, izango da Amurrioko VII. Herri Milia. Herri lasterketa hau Amurrioko Atletismo Oinkariak taldeak eta Amurrioko Udaletxeak (Berdintasun eta Kirol Arloak) antolatutako froga da. 

 

Frogak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Frontoi Kalean, honako ordutegiarekin:

 

17:00h: Txikiak 2004-2001 600m.
17:15h: Gazteak 2000-1997 900m.
17:30h: Herrikoia 3000m
18:00h: Babys 2014-2005 300m
18:10h: Gizonen Milia 1996 aurrera 1609m
18:10h: Emakumeen Milia 1996 aurrera 1609m.

 

Beti bezala, helduentzako bi lasterketa mota izango dira. Alde batetik, lasterketa herrikoia; kasu honetan, ez da lehiaketa egongo, aldarrikapenerako martxa bat izango da. Denbora soberan egongo da 3km horiek lasai lasai egiteko. Patinekin egin ahal izango da ere bai. Martxa bukatu ostean, bi miliak izango ditugu. Bi lasterketa horietan lehia egongo da eta sari ekonomikoak lehenengo partaideentzako:

 

1º 100€
2º 70€
3º 50€
4º 30€
5º 25€
6º 20€
7º 20€
8º 15€

Sariak amaitzen duten guztientzako. 

Izen ematea dohainik da; aldez aurretik www.kirolprobak.com web gunean edo bestela Lasterketa bakoitza hasi baino 30min lehenago.

 

Anima zaitez eta berdintasunaren alde korrika egin!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide