Igande honetan, otsailak 2, ospatuko da Amurrion Euskadiko kross labur eta beteranoen txapelketa. Pasaden urteko arrakastaren ondoren, Oinkariak Atletismo Taldeak gogoekin hartzen du erronka berri hau.
Iaz, Arabako Kross Txapelketa antolatu zen Amurrion eta jende pilo hurbildu zen lasterketa ezberdinak ikustera. Juan Urrutia parkean diseinatutako zirkuitua gustora hartu zuten korrikalariek, beraz, aurten ere, parkean izango dira lasterketak.
Kross hau, Oinkariak Atletismo Taldeak antolatzen du Amurrioko Udalaren laguntzarekin eta Tubos Reunidos enpresaren babasarekin.
Lasterketak 11:30-etan hasiko dira, ordutegi honekin:
- 11:30 Beterano Gizonezkoak 5400m (4 bira)
- 12:00 Beterano Emakumezkoak eta Beterano Gizonezkoak M55 4100m (3 bira)
- 12:30 Labur Gizonezkoak 4100m (3 bira)
- 13:30 Labur Emakumezkoak 4100m (3 bira)
Iazko irabazleak espero dute aurten ere txapela beraien etxeetara eramatea:
- Beterano Gizonezkoak: Gotzon Solaegi
- Beterano Gizonezkoak M55: Jose Luis Garcia de la Fuente
- Beterano Emakumezkoak: Josune Terceros
- Labur Gizonezkoak: Hassan El Oubaddi
- Labur Emakumezkoak: Belit Solar
Pedro Ibarrolak kirol zinegotziaren esanetan, iganderako espero dira 300 atleta inguru, Euskal Herri osotik. Kirolari hauek Amurrio ezagutzeko aukera izango dute, bai bere ingurunea ezagutzeko edo bere gastronomiaz gozatzeko.
Oinkariak Atletismo Taldeak, era berean, Amurrioko biztanleei gonbidatzen die parkera hurbiltzera eta atletismoko festa honetan parte hartzera.