Amurrioko II. Herri Lasterketa

Abenduaren 22an, Igandea, ospatuko da Amurrioko Herri Lasterketaren II Edizioa.

Amurrioko Herri Lasterketa, Oinkariak Atletismo Taldeak antolaturiko lasterketa da, Amurrioko Udalaren laguntzarekin eta Tubos Reunidos enpresaren babes ekonomikoarekin. 

Pasaden urteko formato eta izaera berbera edukiko du, hau da: herrikoia eta adin guztietarako aproposa. 

Atletismo-eguna goizeko 12:00etan hasiko da, 16 urtetik gorako korrikalarien lasterketarekin. Hauek 7km beteko dituzte herriari 3 bira emanez. Lasterketa betetzeko 45 minutu izango dituzte, beraz, maila guztietako korrikalariak parte hartu dezakete. Nagusiak amaitzerakoan, gazteek hartuko dute lekukoa: 12:45etan gazteentzako lasterketa izango da, 9 eta 15 urte bitarteko umeentzako. Hauek zirkuitu txikiari bi bira eman beharko dute, guztira 1km bat egiteko. Eguerdiko 13:00etan txikientzako ordua izango da, 8 urte azpiko umeentzat. Lasterketa hau 500m-ko luzeera izango du, eta gurasoek parte hartu dezakate beraien umeekin (umeentzako karroak erabili ahal izango dira).

Lasterketarako izena emateko www.kirolprobak.com webgunea erabili behar izango da. Izen-ematea dagoeneko irekita dago, eta abenduaren 20ra arte irekita egongo da. Hala ere, gazteek eta txikiek, beraien lasterketak hasi baino 30 minutu lehen, izena eman ahal izango dute egunean bertan. Nagusientzako 400 toki daude.

Nagusientzako 5€ tarifa izango du, eta umeentzako dohainik. Lortutako dirua Laguntza taldeari emango zaio. Amaitzen duten korrikalarientzako oparitxoa eta ornidura egongo da.

Lasterketa guztiak Frontoi kalean hasiko dira.

Informazio gehiago atletismo_oinkariak@hotmail.com helbide elektronikoan. 

Animatu zaitez eta parte hartu kirol festa honetan!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide