Beriango Taldekako Erlojupeko triatloian parte hartu zuten Oinkariak triatloi taldeko bost kidek igandean: Jon Llano, Sergio Sanchez, Jagoba Arberas eta Jon Ander Crespo amurrioarrek eta Jose A. Cantero laudioarrak. Bigarren postua erdietsi zuten Open kategorian, eta zazpigarrena sailkapen orokorrean. 750 metro igeriketan, 20 kilometro bizikletaz eta 5 kilometro korrikan egin behar izan zituzten kirolariek. Batera bete behar izan zuten froga, txandaka.
Oinkariak taldeko kideek azaldu dute “giro ederra” egon zela norgehiagokan eta antolakuntza “bikaina” izan zela. “Oso esperientzia polita izan zen taldeka aritzea, triatloia ez da beti banakako kirola izan behar”.
Triatloiaren antolatzaileek datorren urtean egingo duten duatloi batean dohainik parte hartzera gonbidatu zituzten aiaraldearrak, eurak izan baitziren igandeko norgehiagokara parte hartzera urrunenenetik bertaratu zen taldea.