Oinkariak taldeko kideek 5 podium eskuratu zituzten Arabako Triatloi txapelketan

Lekeition izan zen asteburuan Arabako Triatloi Txapelketa eta Ainhize Tejedorrek, Debora Somavillak, Jose A. Canterok eta Fran Duranek podiuma zapaldu zuten. Gainera, taldeka 3. izan zen Oinkariak.

Larunbatean lehiatu zen Arabako Triatloi Sprint Txapelketa eta lasterkariek 750 metro egin zituzten igerian, 21 kilometro bizikletaz eta beste 5 kilometro korrika.
 
Emaitza oso onak eskuratu zituen Amurrion kokatutako taldeak, eta Ainhize Tejedor irabazlea izan zen kategoria absolutuan. Debora Somavillak, aldiz, 2. postua bereganatu zuen. Gizonezkoen artean Jose A. Canterok bigarrena izan zen helmuga gurutzatzen beteranoen 1. mailan, eta 3. izan zen Fran Duran kategoria horretako 2. mailan. Horrez gain, taldea bera 3. sailkatu zen.
 
Bestalde, Oinkariak osatzen duten kideek goraipatu dute Ander Ganzabal orozkoarrak junior mailan irabazi zuela eta sailkapen orokorrean 3. izan dela. Gaztea amurrioarren harrobian hasi zen, eta orain Arabatri taldean aritzen da.
 
Sariak denboraldiaren amaieran jasoko dituzte Gasteizen egingo den galan. Taldeko hurrengo kirolariek ere parte hartu zuten proban: Alberto Lejarretak, Andoni Etxezarragak, Aritz Vallejok, Jon A. Crespok, Jon llanok eta Oscar Sanchezek.
 
Testua: Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide