Apirilaren 18an Amurrioko Udalak eta AEKk 15 urterako lagapen hitzarmena sinatu zuten. Alabaina,urte gehiagora luzatu daiteke. Mertxe Mugika (AEKko koordinatzaile nagusia), Josune Irabien (Amurrioko alkatea), Asier Amondo eta Iñaki Ibarluzea egon ziren hitzarmenaren sinaketan.
Lokala Matias Landaburun kokatua dago eta 438 metro karratu ditu-Lokalean obrak egin behar dira eta kostu osoa 120.000 eurotakoa izango da. Horietatik 80.000 euro AEKk jarriko ditu eta beste 40.000 euroak Amurrioko Udalak.
Mantenuaren gastua Amurrioko Udalak hartuko du beregain, urtero 4.500 euro. Gehiago izatekotan, AEKk ordaintzea adostu dute. Lokalak bi pisu eta sei ikasgela izango ditu: lehenengo solairuan 2 ikasgela eta irakasleen gela egongo dira eta bigarren solairuan berriz 4 ikasgela.
Hitzarmena apirilaren 18an sinatu zen, AEKk 2011ko abenduan haize bolada baten ondorioz azpiegiturak galdu ondoren.