Eskualdeko Enplegu Planarekin jarraituz, Aiara eta Urduña herrialdeentzako bi ekintza berri jarri dira martxan. Alde batetik Formakuntza Ikastaro espezializatuak emango dira, eta bestetik autoenplegua zorrarazteko ekintzak egingo dira.
Hauek dira formakuntza ikastaroak: Gereontologia Arreta eta Zahartze Aktiboari buruzkoa, Agroekologia, Erainkuntza Iraunkorra Estruktura Soldaketa, Komunikazio Digitala, Produktibitatea hobetu eta Agroelikadura Industriako Laguntzaile moduan lan egiteko.
Izendatutako ikastaro hauek langabetuentzako eta Lanbideko zerrendetan apuntatutak daudenentzako dira. Izena emateko bi modu daude. Alde batetik bulegoetan bertan - Amurrio zein Laudioko Lanbide bulegoetan- edo webgunetik.
Izen emateko datak desberdinak dira kasu bakoitzean, horretarako webgunera sartu eta bertan ikastaro bakoitzarako informazioa dago.
Bestealde, Amurrio Bidean, Aiarako ADR, Urduñako Behargintza eta Laudioko Garapen Agentzia autolana eta ekintzaileentzako laguntza emango dute langabetu eta Lanbideko inzkribatuentzat. Enpresa berri hauek alta eman behar dute IAE-n irailak 30 baino lehenago programan sartu ahal izateko.