Aste santuan Bertso Barnetegiko izen ematea itxita, Ludotekakoa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2013ko mar. 14a, 11:15

Apirilak 3, 4 eta 5 Aste Santuko oporrak izango dira eta umetxoak jai izango dute. Ez, ordea, haien gurasoak. Horretarako, egun horiek dibertigarriak izan daitezen Amurrioko Euskara arloak Bertso Barnetegi bat antolatu du, Espejon. Amurrion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleentzat izango da. Plaza guztiak bete direla-eta, izen-ematea itxita dagoela adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak. Izan ere, eskualdeko beste udalekin, eta Arabako Bertsozale Elkarteari antolatu dute. Azken hau egitarauren garapenaren arduraduna izango da.

Bertso Barnetegia, Espejon.


Apirilak 3, 4 eta 5 Aste Santuko oporrak izango dira eta umetxoak jai izango dute. Ez horrela haien gurasoak. Horretarako, egun horiek dibertigarriak izan daitezen Amurrioko Euskara arloak Bertso Barnetegi bat antolatu du, Espejon.
Amurrion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailako ikasleentzat izango da. Hortaz, lekuak sobran geratuko balira, herriko beste umeentzako irekiko da izen-ematea. 
Eskualdeko beste udalekin, eta Arabako Bertsozale Elkarteari antolatu dute. Azken hau egitarauren garapenaren arduraduna izango da.
Prezioa 40€takoa da, begiraleak, lojamendua, janaria eta materiala barne egonda. 

Lekua:  Arabako Foru Aldundiaren Espejoko aterpetxean. Data: 2013ko apirilaren 3, 4 eta 5 (Pazko astea, ikasle guztiak jai dute). Adina: 8 urtetik 12 urtera bitartean. Helburuak: Aisialdian Kultur ekintzekin gozatzea eta bertsozaletasuna zorraztea, Euskal kultura modu sortzaile eta aktibo batean bizitzeko aukera eskaintzea, ahozkotasuna lantzea, eta euskara komunikazio tresna moduan hobetu. Hortaz, euskara bultzatzea, eta batez ere hizkuntzaren erregistro informala lantzea, lagunartea eta jolas giroa baliatuz, bertsolaritza jolas moduan ulertzea. Baita ere, beste herrietako ikasleekin harremanetan jartzea, eta harreman gaitasun hauek garatzea, autonomia pertsonala landuz beste helburu batzuen artean. 


Ludoteka
Bestealde, Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka bat antolatu du. Martxoaren 25tik 27ra, eta Apirilaren 2tik 5ra. Bata aste santurako, eta bestea Pazko asterako. Martxoko aukeran, bi txanda edo ordutegi diferente daude: 10.00tik 13tara, edo 11.00tik, 13tara. Lehenengo txanda 10€ eta bigarrena 7.50€.
Pazko Astean ordutegi berdinak, eta prezio diferente. 15€ lehenengo txandako eta 10€ bi ordutarako. 3-8 urte bitarteko umetxoentxako dira. Eskulan errazak eta jokuak egingo dituzte. Amurrioko Aiara etorbideko 7 zenbakian dagoen ludotekan parte hartzeko aspaltza@hotmail.com mail bat bidali. Bertan, izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta aukeratutako ordutegiarekin beteko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide