Mendiko Lagunak Taldeak Euskal Herriko Katalogoko 600 gailurrak igo ditu

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2013ko urt. 23a, 08:45

Urte berezia izan da aurten Mendiko Lagunak taldearentzat. Batetik, elkartea sortu zeneko 50. urteurrena ospatu dute. 1962tik, mendiari eta naturari lotutako ekintza ugari egin dituzte. Gaur egun, 1.500 bazkide baino gehiago ditu. Eta, Gorobeleko Goizale aterpea eraiki zutenetik 50 urte beteko dira aurten, 2013an.

Urteurrena ospatzeko proposamen bat bota zuten: Euskal Herriko katalogoko 600 gailurrak igotzea. Hobeto esanda, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 594 gailur eta inguruko herrialdeetako beste sei gailur.

Urte berezia izan da aurten Mendiko Lagunak taldearentzat. 50. urteurrena ospatu dute, eta erakundearen sorkuntzatik, 1962tik aurrera mendiari eta naturari lotutako ekintza ugari egin dituzte. Gaur egun, 1,500 lagun baino gehiago ditu kidetutak. Gorobeleko Goizale aterpea eraiki zuen -2013an 50 urte beteko dira-.

Urteurrena ospatzeko proposamen bat bota zuten: Euskal Herriko katalogoko 600 gailurrak osatzea. Hobeto esanda, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 594 gailur eta inguruko probintzietako beste sei. Gailur.

Maiatzean egin zituzten gailur gehien, 86. Ekimen honetan 620 lagun eta horietatik 300 lagun kidetuak izan dira. Bataz-beste launa mendi igo dituzte.

Hamaika elkartek parte hartu dute: Amurrio Aisia Eskaut Taldea, Asasam, Herriarenak, Berbalagun Taldea, Inauxa enpresaren batzordea, etabar. Laudioko Goikogane M.Tko bazkide asko izan dira partaide. Gailur bakoitzean banderatxo oroigarri batekin egin dituzte.

600 gailurrak igo ezezik, Gorobeli buruzko kantu-bilduma argitaratu dute, pregoia irakurri zuten Amurrioko Jaietan eta Urrezko Guk-a ere jaso zuten iaz.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide