Aiaraldeko Ur Partzuergoak 500.000 € inbertitu ditu Maroñoko eta Artziniegako urtegiak berritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2013ko urt. 17a, 09:30

“Kantauriko Urkidetza” Aiaraldeko Ur-partzuergoak Aiaran (Araba) eta Mena Haranean (Burgos, Espainia) kokatuta dauden Maroñoko eta Artziniegako urtegiak prestatzeko proiektuak bukatu ditu.

Obra horien bidez, sistemak berrituko dira. Alde batetik, ustiaketa hobetzeko eta urtegien indarberrian dagoen segurtasun araudira egokitzeko.

“Kantauriko Urkidetza” Aiaraldeko Ur-partzuergoak Aiaran (Araba) eta Mena Haranean (Burgos) kokatuta dauden Maroñoko eta Artziniegako urtegiak prestatzeko proiektuak bukatu ditu.

Obra horien bidez, sistemak berrituko dira, alde batetik ustiaketa hobetzeko eta urtegien indarberrian dagoen segurtasun araudira egokitzeko.

Proiektu barruan instalazio berri hauek jarriko dituzte: topografia kontrola egiteko ekipamendua; zimenduetan egon daitezkeen azpipresioak neurtzeko sentsoreak; estazio meteorologikoak; bideozainketarako sistema bat; uhateen egoeraren kontrola; mugimenduen kontrola penduluen bidez, etab. Instalazio guzti hauek automatizatutak egongo dira. Siemens markako automaten bidez eta seinaleak Izoriako edateko uren araztegiko (EUA) kontrolgunera telefono bidez bidalita; horrez gain, datuak bertan kudeatuko dira SAYTEL programaren bitartez.

Obra horiek egiteko, EPTISA – IIC Ingeniería de Instrumentación y Control, S.A. enpresa izan da kontratista nagusia. Obra uzendaritza SENER, Ingeniería y sistemas, S.A. enpresaren esku egon da, eta segurtasun eta osasunaren arloa koordina tzeko lagun tza teknikoa Ingeniería de Obras Bizkaia, S.L.U. enpresak eman du.Egikaritutako proiektuaren likidazioa 497.920,43 €koa izan da, eta URA – Agencia Vasca del Agua erakundeak diruz lagundu du kopuru horren % 30.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide