Urtero bezala, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko elkarte solidarioek «PIZTU ITXAROPENA» Tindufeko Errefuxiatuen Kanpamenduen aldeko Elkartasuneko IX. Euskal Karabana hasi dute, eta jatekoak jasoko dituzte gure eskualdeko supermerkatuetan: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluzea, arroza eta konpresak.
Amurrio-Aialako SEAD-en Lagunen Elkarteak urtarrileko bigarren hamabostaldian jaso nahi ditu jateko horiek. Amurrion, urtarrilaren 18an eta 19an jasoko ditu. Eta, Laudion, hurrengo astean, 25 eta 26an. Aurrekoetan bezala, Avillo alargunen elkartearen eta Laudioko Solastiar taldearen eta Amurrioko Laguntza taldearen laguntza izango du zeregin honetan.
Elkarte honek badaki, guztiok jasaten ari garen krisi-egoera honetan, batzuk pentsatuko dutela «hobe dela hemengoentzat jasotzea», baina gure elkartean uste dugu elkartasuna “hemengoak edo hangoak” dikotomia baino harago doala, guztiok garelako pertsonak, guztiok daukagulako duintasunez bizitzeko eskubidea, eta hemengo egoera txarrak eragina daukalako gu baino txarrago daudenengan. Hori da oraingo kasua. Elkartasuna borondatezkoa da eta, beraz, aspalditik egiten ari den Saharako herriaren aldeko elkartasun-ekimen honek orain arte izan duen harrena izaten jarraitzea espero dugu.
Moduren batean edo bestean lagundu nahi duten pertsonek 945 393 887 telefono zenbakira dei dezakete.