Amurrioko VIII. BEC-tekada Bertso Jaialdia Amurrioko Antzokian

Amurrioko VIII. BEC-tekada Bertso Jaialdia Amurrioko Antzokian izango da aurten ere. Bertsolariak urtarrilaren 4an, arratsaldeko 20.00tan izango dira Amurrion.

Bertan izango dira bertsolari ezagunenak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Gai jartzaile moduan Naroa Sasieta izango da.

Jaialdiak BECtekada izena du, 2009an BEC erabat beteta 13.000 lagunen aurrean ospatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalista guztiek hartuko baitute parte. 2013ko abenduan ospatuko da hurrengo Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko finala eta Andoni Egañak bertan parte hartuko ez duenez, gainerako finalistekin taula gainean ikusteko azken aukera izango da aurtengoa.

Sarrerak 7 euroko prezioa du eta Amurrioko Kultur Etxean daude salgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide