Legedia berria, gazte eta auzokieen arteko “Elkar Bizitzeko gida” osatzea du helburu. Izan ere, urte betez egindako bileraz osatu du udaletxeak atzera bota den legedia. Legediaren azkeneko helburua, “Elkar Bizitzeko gidaren” betebeharrak lege bihurtzea zen helburu.
Bai Alderdi Popularra, bai Bilduk arrazoi desberdinengatik eman diote ezezkoa ejekutiboari. Lehenengoak legedi zorrotz bat nahi zuen. Bilduk berriz, dio, lege honekin Udaletxeak nonahi itxi ahal izango dituela Gazte Lokalak eta horren aurka eman dute ezetza.
Udalak, bere aldetik arduragabetasuna leporatu die bi alderdiei. Beren prentsa-oharrean diotenez: “Ezezko honekin badira Gaztetxoen Lokalei buruzko alde batzuk legetik kanpo geratuko direnak. Adibidez; sistema elektriko eta berogailuen egiaztapena, erabilera ordutegiak, kontratuak eta aseguruak...”.
Udaletxetik, urte betez, gazte zein auzokideekin egin dituzte bilerak: “Eta alde bietatik proposatutako kexak eta iradokizunak kontuan hartu dira”, diote, aipatutako prentsa-oharretik.