Euskararen nazioarteko eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira Airaldean. Laudion, Amurrion, zein Aiaraldeko bestelako herritan ekimen txikiak izango dira asteburu osoan zehar euskararen inguruan. Bertan ekitaldi guztien laburpena:
Laudion
Laudion euskara eguna gogor ospatzen da iraileko azkenengo asteburuan. Hortaz aparte, badira asteburu honetan bestelako ekitaldi xume batzuk.
Ostiralean, azaroak 30, Peñagarikano eta Silveria bertsolariek Besalarriko egoitzan bertso afaria egingo dute. Afaltzeko tiketak 20€, eta irabazi gehienak BERRIA egunkariarentzat izango dira.
Larunbatean, abenduaren 1ean, Hipo eta Tomax pailazoak egongo dira Aretako Kultur Etxean. Bost urte gorako umeentzako zuzenduta. Doan.
Igandean, BERTSOLARI filmea ikusteko aukera egongo da LHUko Zinema Aretoan, 18,30tik aurrera. Astelehenean, Laudioko alkatearen adierazpen ofiziala egongo da euskararen alde.
Amurrion
Amurrion ostiralean izango dira Pilota txapelketa eta Kantu txapelketa. Kantu txapelketaren finalistekin afaria egingo da Aresketa Ikastolan 21,30tan 10 €ren truke.
Larunbatean 11:30tatik 13:30ak arte Aspaltzaren tailerrak eta 11:30tatik 14:00ak arte eta 16:30tatik 19:00ak arte Gaztelu puzgarriak, herri kirolak, talo tailerra eta Disko Latxa fest egingo dira Herriko Plazan. Eguraldi txarra egongo balitz frontoian egingo dira ekimen hauek.
Abenduaren 2an, BYPASS filmearen emanaldia Amurrioko Antzokian, arratsaldeko 19.30tan, abenduaren 3an, 20:00 emango da filmea. Gainera, abenduaren 1ean, Agerre konpainiaren eskutik "Zu ere, On Kixote" antzezlana ikusteko aukera egongo da. Imuntzo eta Belokik parte hartzen duten ikuskizun hau 20,00etan hasiko da Amurrio Antzokian. Astelehenean, 13:00ean "Bai Euskarari" Ziurtagirien banaketa ekitaldia Udalbatzan izango da eta 18,00etan Alberto Iñurrategiren “Porrotaren alde” ikusentzunezkoa Katekesienean emango da.
Aiaran, Etxaurren eskolan
Etxaurren Ikastolan 11,30tatik– 12,30ak arte, ipuin antzeztuak egingo dira Dandana taldearen lanari esker. Ume txikientzat, 14,30tatik – 15,30 arte izango da txanda; Lehen Hezkuntzako 1-2-3 mailakoentzat hain zuzen ere. Eta azkenik, 14,30tatik-15,30ak arte, 4-5-6 mailako umeek izango dute hitzordua Yolanda Arrietarekin “Kontu Kontari” lanaz gozatzeko.
Orozkon
Bizkaiko herrian ekimenak abenduaren 2an gauzatuko dira. Goizeko 13,00etan Triki-poteoa. 14.30ean liburutegi azpian pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Arratsaldean, 16,00retan Euskal Kantak abestuko dira liburutegi azpian eta eguna bukatzeko, 17,30ak aldera, Mus Txapelketa antolatu du Gazte Asanbladak, liburutegi azpian ere.
Urduñan
Euskararen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzen aurkezpena egingo da gaur arratsaldeko 18,30ean gaur, Alondegian. 20,00etan Pintxo-poteoa abiatuko da plazatik, Berbalagun taldeak antolatuta.
Abenduaren 2an, herri bazkaria egingo da Mariaren Lagundian. Mugaldek antolatu du eta FitaFikek girotuko du bere musikari esker. Abenduaren 3an, bukatzeko Euskal mitologia jorratuko duen ipuin kontalariak Udal Liburutegian arituko da.
Okondon
Umeentzako jaialdia antolatu da Okondo Eskolan 10,00etatik aurrera.