Amurrio Udalsarea 21en Ekoberrikuntza saileko finalista izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko aza. 21a, 11:10

Udalsarea 21ek antolatuta, tokiko iraunkortasun praktika onenak saritu dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Ekimen honek udalerrien iraunkortasunaren aldeko lana saritzea du helburu. Laugarren edizio honetan hamabost finalista aukeratu dituzte. Horien artean dago Amurrio, Eko-berrikuntza kategorian izendatzeko hautagai gisa. Izan ere, 2011an Eco-eraginkortasuna enpresa jarri zen martxan, eta gaur egun oraindik funtzionatzen du.

Berriro ere, tokiko iraunkortasun praktika onenak saritu dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Udalsarea 21 sariak eman dira non udalerrien iraunkortasunaren aldeko lana saritu da. Laugarren edizio honetan hamabost finalista kaleratu dira eta horietatik 5 irabazle: Amurrio, ekoberrikuntzaren finalista geratu da. Eco-eraginkortasuna enpresa, 2011 jarri zen martxan, eta gaur egun oraindik funtzionatzen du.

Ekimen honen helburua enpresen eco-eraginkortasuna udalerrietan sutatzea da. Amurrio Bidean, Udala eta Amurrioko enpresen ahaleginen bidez, lege-aholkularitza gida digitala argitaratu eta enpresen merkaturatzearen beharrei buruzko informazioa bildu dute. Mintegien bidez eta ingurumeneko gaietan prestakuntza espezializatuaren bidez bete dituzte helburuak. Korporazio udal-lan talde bat eratu eta honek aholkuak eman enpresa proiektu berrien hondakinak txikitxeko lan bat hasita.

Ur-ingurunea ezagutu

Bestalde, munduko ur gai aurre egiteko eta alkartasunaren garrantziaz kontzientziatzeko eta ur-ingurunea errespetatzearen gogoeta egiteko eta baliabide honen erabilera egokiari buruz informatzeko, aste honetan lau eskoletako lehen zikloa uretako ekosistemak eta aurrezki-eta ur-kontsumoa arduratsuaren garrantzia ikasiko dute Aresketamendi Parkean.

Aldi berez, gaur, azaroaren 21ean, Bollaínen 'Y También la Lluvia' Amurrio Antzokian erakutsiko da arratsaldeko 19.00 etan.

Larunbatean, azaroaren 24an, goizeko 10:00 etan irteera bat antolatu non Maroño eta Izoria Ur Partzuengoa bisitatuko da. Joan nahi dutenek, azaroaren 22a baino lehen izena eman behar dute Amurrioko Udalan. Egunero kontsumitzen den uraren bidea ezagutzeko aukera izango da bisitan.

Parte-hartzaile guztiek, ur kontsumoaren auto-diagnostikoa eta ur erabilera eraginkorraren gida bat jasoko dute. Baita 1.5 € ko deskontu bonoa ura aurrezteko gailuak erosteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide