Azaroaren 17an bañueta polikiroldegian Nazioarteko XIX Judo Torneoa eta Nazioarteko Mitxel Salazarren oroimenezko Torneoak izango dira. Lehengoa goizean ospatuko da, eta bigarrena berriz, arratsaldean.
Lehengoa goizeko 10.30etan hasiko da umeen sub15 eta kadeteen sub 17 kategoriekin, neskak zein gizonezkoentzat.
Inzkripzioak azaroaren 15 ean itxiko dira, hurrengo telefono zenbakietan: 945228897 eta 639625947 edota judoamurrio-edu@gmail.com. Antolatzaileak, Amurrioko Judo Kirol Elkartea eta Arabako Judo Federakundea dira.
Arratsaldean, Bañueta polikiroldegian, 17.00 tik aurrera Nazioarteko Mitxel Salazarren oroimenezko VII Torneoa. Partaideak zenbat diren kontutan izanda, zuzeneko eliminatoria repeskagaz edo ligen bitartez egingo dira.
Inzkripzioak azaroaren 15ren 20.00ak arte irekitak egongo dira. Izena emateko, Arabako Judo Federakundearen telefonoaren bitartez (639625947) edo federacionjudo@hotmail.com helbidera.
Bi txapelketatan Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udala parte hartzen dute. Lehenengoan ere Coca-cola eta Kutxabank.
Igandean, azaroaren 18an ere beste txapelketa bat egongo da Bañueta polikiroldegian. Eskolako kirola eguna izango da alebin kategorian. Eta igande goizean zehar ospatuko da.
Hiru txapelketa, torneo artean 350 judoka parte hartuko dute. Hauek 11 eta 19 urtekoak izango dira. Leku diferenteetatik etorritako kirolariak dira: Asturias, Cantabria, Euskal Herria, Aragoi, La Rioja, Castilla León eta Frantzia beste leku batzuk barne.
Sarrera doanekoa da txapelketa guztietan.
Bestealde Arte martxialen torneoa egingo da, frontoian egun berean
Azaroaren 17an Amurrioko frontoian. Sarrera doanekoa izango da eta hasiera arratsaldeko 17.00 izango da. Club Meyiro Sport Mugendok antolatzen du eta homologatuta dago Wamai internacional elkartearen eskutik.
Helduentzako kategorietan izango da konbate modalitatean (semicontact y light contact) eta umeentxako no contact modalitatean.
Konfirmatu dira etorriko diren taldeen:murtxia, la rioja, galicia, madrid, castilla la mancha, canarias, euskadi eta frantzia.
Oraingo txapeldunak etorriko dira eta interesgarriak izango diren erakustaldiak egongo dira Mugendo de Apdema ikasleekin.
Alkartasuna
Bestealdetik, Euskadiko Mugendo eskolak, beste urteetan bezela, prest dira gabonetako elikadura kanpaina martxan jartzen. Zeinetan jostailuak eta elikagaiak jaso dira. Familia askoen arazoak paliatzeko kanpaina da.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide