Aalborgeko Konpromisoekin bat eginez, Tokiko Agenda 21en prozesuak eta hiri iraunkortasuna aurrera eramateko eta lortzeko bidean funtsezko eta oinarrizko konpromisoak indartzeko atxikitu da Alkateen ituna, estatuarekiko Itun hau. 2001ko Otsailaren 22an atxikimendua egin zuen udalak Europako Hiriburu gutuna sinatuz.
Amurrioko alkateak CO2-aren emisioak gutxitzeko konpromisoa hartu du, 2020. urteari begira %20 murriztea, energia-eraginkortasuna %20an handitzea edo hobetzea eta energia-eskariaren %20 enegia berriztagarrien bidez asetzea, besteak beste.
“EBren Energia Eraginkortasuna Hobetzeko Ekintza Plana: Potentziala Gauzatzea lehenengo helburua izango da"
Aurrerapauso handia izango dela EBko estatu kideei toki mailako jardun deszentralizatu egokiak onura ekar diezaiekela
Ekintza Plana aurkeztu ondoren, ebaluazioa, jarraipena eta kontrola egitea xedea duen jardueren txostena bi urtez behin gutxienez aurkeztea
Energiaren Eguna edo Alkateen Itunaren Eguna antolatzea, Europar Batzordearekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, energiaren erabilera adimendunak herritarrei dakarzkien onurak eta aukerak zehazki azaltzeko eta tokiko hedabideei Ekintza Planaren garapenaren berri emateko
Europako Alkateen Biltzarrera joatea eta parte hartzea, Europan energia iraunkorra sustatzeko urtero egiten dena.